Dakizuenez, VeVi Dentalen lehentasunetako bat segurtasun handieneko kudeaketa-programa gisa finkatzea izan da beti. Orain, urrats bat harago goaz: bi faktoreko autentifikazioa konfigura dezakezue dagoeneko; metodo honek administrazio-profilerako sarbide esklusiboa bermatzen dizu, nahiz eta pertsona gehiagok ezagutu bertara sartzeko kredentzialak.
Zuekin hizketan urte asko eman ondoren, badakigu zuen laborategietan lantokirako sarbide desberdinak sortu ohi dituzuela (arduraduna, teknikaria, gainbegiralea, etab.). Ildo horretan, bi faktoreko autentifikazioak segurtasun-geruza gehigarri bat ziurtatzen du, identifikatzeko hainbat modu egon daitezen.
Prozesu osoa, VeVin ohi denez, oso erraza da. Horretarako baldintza bakarrak sartzea kudeaketa-programan administrazio-kontuko posta elektronikoarekin eta pasahitzarekin eta mugikorrean TOTP aplikazio bat (erabilera bakarreko pasahitz-algoritmoa) erabiltzea dira. Hori gutxi balitz, autentifikazio hau ere baimentzen diezuen bezeroen sarbideetan konfigura daiteke.
Minutu gutxi batzuetan, telefono bat eta bigarren posta elektroniko bat gehitu ahal izango dira kontua berreskuratzeko tresna gisa, eta, horrela, bertara sartzeko segurtasuna areagotuko da. Aukera bikaina da zure eguneroko kudeaketa-programa inoiz ez bezala babesteko.
