VeVin oso jabetuta gaude azken hamarkadetan sare sozialek lortu duten indarraz. Sortzeko, konektatzeko, informatzeko edo entretenitzeko gaitasun handia duten tresnak dira. Horregatik, plataforma hauetan dugun irudi berria aurkeztu nahi dizuegu, VeVi Care markapean.
Oraintxetik bertatik, gure enpresari eta zerbitzuei buruz askoz gehiago jakin dezakezue Facebook eta Instagrameko gure kontuen bidez. Gure programen aukerei buruzko alderdi garrantzitsuak ezagutuko dituzue, baita odontologiaren munduarekin zerikusia duen bestelako informazio orokorra ere.
Animatu guri jarraitzera eta murgildu esperientzia berrien unibertso batean: sektoreari buruzko azken orduko albisteak, gogoko duzun lanari buruzko bitxikeriak, zure ezagutzak proban jartzeko inkesta dibertigarriak eta, nola ez, VeVik eguneroko kudeaketan eskain diezazkizukeen abantaila guztiak.
Plataforma hauetan konturen bat baduzu, ez itxaron gehiago eta egin bat etengabe hazten ari den jarraitzaileen zerrendarekin. Gainera, duzun kuota duzula eta erabiltzen duzun VeVi erabiltzen duzula, hemendik irailaren 30era arteko jarraitzaile berriak sei hilabete DOAN irabazteko zozketa batean sartuko dira.
Egon oso adi, datozen hilabeteetan sorpresa gehiagoren berri izango duzue eta...
