VeVi Dentalek berriki jaso du Applus+ enpresaren ISO/IEC 27001:2013 segurtasun-ziurtagiria. Nazioarteko estandar honek informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistema bat ezartzeko, mantentzeko eta etengabe hobetzeko baldintzak ezartzen ditu. Zuen softwarearen kasuan, hodeian biltegiratzen dituzuen datuen osotasuna, erabilgarritasuna eta konfidentzialtasuna babesteko aplikatzen da.
Dakizuenez, zuen informazioaren segurtasuna (Bezeroak, Tarifak, Produktuak, etab.) beti izan da eta izango da VeVi Dentalen lehentasun nagusietako bat. Gure informatika-adituen taldeak urteetako esperientzia du arlo honetan, eta aldizkako auditoretzak egiten ditu gure plataformen segurtasunarekin lotutako prozesuak eguneratuta mantentzeko eta, horrela, hodeira bidaltzen duzuen guztia babesteko.
Gure aditu-taldeak biltegiratze-sistema honen aldeko apustua egin zuen, hain zuzen ere, eskaintzen dituen abantaila ugariengatik: orduoro egiten diren babeskopiak, mehatxu posibleak konpontzeko etengabeko eguneratzeak, Internet bidez zifratutako informazioa eta manipulazioetatik edo lapurretetatik salbu, etab. Zuen bizkar geratzen den kezka bakarra zuen pasahitza gogoratzea da.
Horregatik guztiagatik, ISO 27001 ziurtagiri hau jasotzea beste urrats bat da VeVi Dental merkatuko laborategiak kudeatzeko programarik seguruena dela bermatzeko. Helburu hori gure nortasun-ezaugarrietako bat izan da eta izango da beti, eta gogor lanean jarraituko dugu zuekin guztiekin dugun konpromiso horri eutsteko.
Nahi izanez gero, ziurtagiria deskarga dezakezue hurrengo estekan.
