Duela urtebete pasatxo, VeVi-n hortz-sektoreko mota guztietako merkataritza-eragiketak ahalbidetzeko plataforma bat eraikitzea jarri genuen helburu. Agertoki honetan, edonork aurki ditzake bere negoziorako aukerak: makineria erostetik eta zerbitzuak kontratatzetik, produktuak saltzera edo lan-eskaintzak bilatzera. Gaur, gune hau berrasmatu egin da, zuei negozio-aukera eta hazkunde-bide gehiago eskaintzeko.
Care Channelek Marketplace berri bat dakar orain. Erregistro soil batekin, inolako inbertsiorik gabe eta klik pare batekin soilik, sektoreko merkatu handienean sar zaitezke. Iragarkiak, zerbitzuak, lan-eskaintzak... Dena eskura eta VeVi munduaren sinpletasunarekin. Hori gutxi balitz, gune berritzaile honi esker, zure bezeroek eskaerak zuzenean egin ditzakete, bai lehendik dituzunek, bai Marketplace-aren bidez zuregana iritsiko direnek.
Profila aktibatzea oso erraza da eta, zerbitzua aurretik erabili baduzu, zure profila dagoeneko sortuta dagoela ikusiko duzu. Klik pare bat eginda, milaka bezerorengana eta aukera ugaritara iritsiko zara.
Zure laborategian langile gehiago behar dituzu? Edo agian zentroko makineria zabaldu behar duzu? Produktu mota jakin batzuen salmentak dinamizatu nahi dituzu? Care Channel da horren guztiaren erantzuna. Zure hornitzaileei zuzenean erosteko aukera ere baduzu, zure kudeaketa-programatik irten gabe.
Egin salto jada Care Channelek eta bere Marketplace-ak eskaintzen dizkizuten aukera berrietara. Itxaroten ari zineten erosketa- eta salmenta-kanala da. Ikusgarriagoa izango zara, lehiakorragoa izango zara, hobea izango zara.
