Bloga

Bizkortu Lanen bidalketa VeVi Dentaleko gutxieneko egunen murrizketei esker

Argitaratua 2021/04/26 vevidental-ek

Sortu zen une beretik, VeVi Dentalen helburu nagusietako bat laborategiko eguneroko lana erraztea izan da (eta izango da). Zeregin protetikoetan erabat zentratu zaitezten eta kudeaketakoak alde batera utz ditzazuen ahalbidetzea. Azken horretarako hor dago VeVi, bere azken bertsioan funtzionalitateak optimizatzen jarraitzen baitu.

Zuen bezeroekin programarako sarbideen bidezko komunikazio zuzena funtsezko alderdia da VeVi Dentalen bidezko eragiketetan. Handik, klinikek eta profesionalek hainbat ekintza egin ditzakete: eskaera berriak bidali, lehendik daudenen informazioa txat bidez eguneratu, edota egunero klinikara zein lan iritsi behar diren kontrolatu. Orain, hitz egin dezagun berrikuntzei buruz.

Oraintxetik bertatik, zuen VeVi Dental eguneratuta dago Lanen bidalketa mugatzeko, gutxieneko egunei buruzko muga zehatz batzuk betetzen ez direnean; horrela, gure lan egiteko moduarekin bat ez datozen eskaerak saihesten dira. Funtzionalitate horrek behar bezala funtziona dezan, baldintza bakarra bete behar da: Planifikazio automatikoa konfiguratu izana, Faseetan kasu bakoitzean behar den egun-kopurua ager dadin.

Beti bezala, funtzio berri hau probatzeko, Bezeroen Sarbideko aukeretan aktibatu besterik ez duzue egin beharko. Guk aurrera jarraitzen dugu, eta funtzionalitate berriak bidean direla agintzen dizuegu, laster zuen VeVi Dentalera iristeko.

 

 

Blogera itzuli