Bloga

Atera iezaiozu etekinik handiena VeVi Dental-en indarrari zure mugikorrean, klinika, doktore eta banatzaileentzako App-arekin.

Argitaratua 2019/09/20 vevidental-ek

VeVi Dentalen oso kontziente gara giza komunikazioek hartu duten bideaz. Horregatik, laborategien kudeaketan erreferentziazko duzuen programak mugikor eta tabletetarako App berri eta indartsua aurkezten du, Apple eta Android gailuetan erabilgarri dagoena eta klinikek edo doktoreek (bezeroek) zein banatzaile edo mezulariek erabili ahal izango dutena.

Lehenengoei dagokienez, aurrekontuak, lanak (abian direnak eta egindakoak) edo fakturak ikusteko aukera izango dute, beste funtzionalitate askoren artean. Atal horietako edozeinetatik hainbat ekintza egin ahal izango dituzte, hala nola probak ikusi, mezuak, oharrak edo preskripzioak egiaztatu, lotutako dokumentuak eskuratu eta eskaera berriak egin ere bai.

Aurreko guztiarekin estuki lotuta, App honen helburu nagusietako bat doktorearen eta laborategiaren arteko harremana hobetzea da. Argazkiak, fitxategiak edo testuak denbora errealean bidaltzeak komunikazio "bizia" sortzen du, eta horrek eguneroko lan hobeak egitea dakar; hari esker, ez zarete Whatsappez gogoratu ere egingo eta une oro beteko duzue Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorra, beste aplikazio batzuek bermatzen ez duten funtsezko xehetasuna.

Langileei dagokienez, menu nagusia haien beharretara egokitzen da. Horrela, bidalketak eta bilketak ikusteko sarbidea izango dute, eta beren mugikorretik bidali gisa edo entregatu gisa markatu ahal izango dituzte. Elementu horiek, gainera, hainbat irizpideren arabera antolatu ahal izango dira, hala nola data edo kodearen arabera.

Hori gutxi balitz, VeVi Dentalen App-ari esker, batzuek zein besteek push jakinarazpenak une oro jasotzeko konfiguratu ahal izango dute, posta elektroniko bat balitz bezala. Jakinarazpen horiek berehala agertuko dira haien gailuen pantailetan, eta horrek prozesuen abiadura eta produktibitatea handituko ditu parte hartzen duten alde guztientzat.

Jakina, software nagusiarekin gertatzen den bezala, tresna berritzaile honek etorkizuneko eguneratzeak izango ditu mugikorreko bertsioaren funtzionalitateak are gehiago indartzeko. Dagoeneko VeVi Dental erabiltzen duen laborategia bazara, deitu 981221466 zenbakira aktibatzeko. Eta klinika, doktore edo banatzailea bazara, deskargatu ezazu doan zure aplikazio-dendan!

Blogera itzuli