Udako garaia da eta tenperaturak gora doaz. Baina VeVi Dentaleko lanak ez du inoiz atsedenik hartzen eta, horregatik, gero eta berrikuntza gehiago iristen dira zuen laborategiak kudeatzeko softwarera, lanegun bakoitzean erosotasuna eta produktibitatea areagotzeko. Beti bezala, ez da ezer eskuz eskatu edo eguneratu behar. Besterik gabe, azken funtzionalitateak “hor daude”.
Orain arte, lan baten gainean egiteko erabilgarri dauden aukera ugariren artean, lan hori osatzen zuen produktu edo kontzeptu bakoitzaren arabera banatzeko aukera zegoen. Bertsio berri honekin, ekintza alderantziz egiteko aukera ere badago; hau da, uneren batean eta hainbat arrazoirengatik banaketa batetik sortu ziren lanak berriro bateratzea.
Bestalde, trazabilitatea eta stockaren kontrola zure ohiko zereginen artean daude. Zentzu honetan, programa konfigura dezakezu lehendik dauden loteen stocketik zuzenean kendu dezan produktu bakoitzerako prestatu dugun materialen osaeratik abiatuta. Horrela, materialen izakinak automatikoki eguneratuko dira, informazio errealagoa eta eguneratuagoa eskainiz.
Hori gutxi balitz bezala, zentrokako fakturazioak ere hobekuntza nabarmena izan du. Atal honetan gehitzen diren aukera eta bideek prozesu osoa bizkortzea ahalbidetuko dute, hortz-laborategien kudeaketan erreferentziazko programa honen premisetako bat baita. Dagoeneko bere hurrengo eguneratzean beste berrikuntza asko abiarazteko prestatzen ari den softwarea.
Bloga
Freskatu zure laborategia VeVi Dentalen azken eguneratzearekin
Argitaratua 2019/07/22 vevidental-ek
